8. Kontrabandisten bideetatik

Prestakuntza fisiko egokia eskatzen duen mendi-ibilbidea.

Endarlatza, Gipuzkoa, Nafarroa eta Frantziaren arteko mugan, Bidasoaren ondoan, kontrabandistek, mugalariek eta baita 2. Mundu Gerrako Comète ihes-sareak ere muga gurutzatzea erraztu zuen naturgunea da. 

Ibilbide zirkularra Endara errekako zubiaren ondoan hasten da, Bidasoarekin bat egiten duen lekuan. Endara errekaren Nafarroako isurialdetik igotzen den pista bat hartuko dugu Kopakoarri magaleraino. Handik gailurrera igo gaitezke eta hormigoizko pista handi batetik San Anton urtegira jaitsi. Berriz ere baso-pista batetik jarraituko dugu Endara sakanaren ezkerreko isurialdean behera egin eta Erlaitz-Pagogañaraino igotzeko. Endarlaztaraino iritsiko gara. Ibilbidearen azken zati honetan, Erlaitz eta Pagogaña (XIX. eta XX. mendeak) gotorlekuen ondotik igaroko gara, eta, jaitsieran, 1882ko Pika eta Endarlaza dorreen ondotik.

  • Mapa: 

Ibilbidearen track-ak Wikiloc-en

  • Luzera:

17,2  Km

  • Egiteko aurreikusitako denbora:

– Oinez: 5 ordu.

– Bisita gidatuarekin: ez da aurreikusten

– Bizikletan: MBIKE baloratzeke.

– Garraio kolektiboko bisitan: ez da aurreikusten

  • Bisitatu beharreko estazioak edo interesguneak (argazkia eta aipamen historikoa):

– Endarlatza .- Santa Cruz apaizak fusilatutako Karabineroen omenezko monolitoa (1873)

– Kopakoarri tontorra.

– San Anton urtegia.

– Pagogaña.

  • Enlaces web asociados:

– Karabineroen fusilamendua II. Karlistaldian

-Comète Sarea

– Pagogaña XIX. mendeko gotorleku-lerroa

– San Anton urtegia

  • Ibilbidearen hasiera- eta amaiera-puntua

Bidasoako errepide zaharreko aparkaleku-gunea, Endarlatzan.

  • Kopakoarri rako igoera-pista
  • Gurutzaketa Kopakoarrirantz – San Anton urtegia
  • Kopakoarrira igotzeko bidezidorra
  • Jaitsiera eta San Anton urtegia 
  • Endarako pista Erlaitz-Pagogaña norabidean
  • Erlaitz edo Pagogañaren artean erabakitzeko gurutzaketa
  • Pagogañatik Endarlatzara
  • Endarlatzara jaitsiera
  • Pikako Torreoia, XIX. mendea
  • Endarlatzara iristen