Osasun munduan ospe handia duten hamabi hizlarik parte hartuko dute Irun 1522 Fundazioak antolatzen duen lehen ekitaldi handi honetan 

Larunbat honetan, azaroaren 23a, Ficoban, ‘Gudu-zelaietako ondorioak hobetzeko aplikatzen den Historia Sanitarioari buruzko Jardunaldia’ ospatuko da, San Martzialeko 1go guduaren V. Mendeurrena Fundazioak antolatuta. Fundazioko gastronomia eta osasun alorrak martxan jarritako jarduera hau Irun 1522 Fundazioaren lehen ekitaldi handia izango da. 

Sarrera dohainik izango den Jardunaldian 12 hizlarik hartuko dute parte, haien artean: Paco Etxeberria Gabilondo auzitegiko medikua eta EHUko Auzitegiko Medikuntzako irakaslea, Jose Mª Urkia Etxabe Medikuntzaren Historiako irakasle titular numerarioa eta Enrique Samaniego Arrillaga, Gipuzkoako Gurutze Gorriko ohorezko lehendakaria. 

Egun osoan zehar 

Jardunaldia 9:30tan hasiko da, Iñaki Arruabarrenak, Irun 1522 Fundazioko lehendakariak, harrera egingo duelarik, baita Jose Antonio Santano Irungo alkateak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuak. 

Jardunaldia bi bloketan banatuko da. Lehenengoa 10:00etan hasiko da, Juan Jose Martinez Rodriguez Medikuntza eta Kirurgia doktorearekin, Irungo historia medikoa testuinguruan jarriko duena. 14:30tan, sei hitzaldiren ondoren, bazkaltzeko atsedenaldia egingo dute, eta arratsaldeko blokea 16:00tan itzuliko da Paco Etxeberria Gabilondo auzitegiko mediku eta EHUko Auzitegi Medikuntzako irakaslearekin. 

Hamabi ponentziek ez dute ordu erdi baino gehiago iraungo, eta Fundazioko lehendakariordea eta gastronomia eta osasun arloko arduraduna den Nerea Ugartek gidatuko ditu. 

Nabarmendu behar da, bestalde, bertaratzen direnek esku-programa eskura izango dutela, ponentziaren xehetasunak ezagutzeko, eta dagozkion galderak egiteko aukera izango dutela. 

Pilar Lekuona Ancizar Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko presidenteak 19:30tan emandako azken hitzaldiaren ondoren, itxieraren txanda iritsiko da, Gipuzkoako Osasun Elkargo Ofizialekin eta Iñaki Arruabarrena San Martzialeko 1go guduaren V. Mendeurrena Fundazioko presidentearekin. 

Doako aparkalekua 

Datorren azaroaren 23an, larunbata, egingo den Jardunaldia ikustera Ficobara ibilgailu partikularrean joaten direnek doan aparkatu ahal izango dute Ficobako aparkalekuan. 

Nerea Ugartek, Irun 1522 Fundazioko lehendakariordeak eta gastronomia eta osasun arloko arduradunak, nabarmendu duenez, “Jardunaldia Fundazioaren lehen ekitaldi handia da eta pozik gaude datorren larunbatean osasun arloko aditu handiak izango ditugulako”.