San Martzial Guduaren V. Mendeurrena Fundazioak “Gudu-zelaietako ondorioak hobetzeko aplikatzen den Historia Sanitarioari buruzko jardunaldiak” liburua atzo osteguna, uztailak 16, aurkeztuko zen, 19.00tan Irungo Kasinoan. Irun 1522 Fundazioak antolatutako Osasun Jardunaldien harira  azaroaren 23an  Ficoban  egindako  hitzaldiak  biltzen   ditu.   Liburuan osasun-profesionalen 12 hitzaldiak zehazten dira.

Horrela, argitalpen honek amaiera emango dio Irun 1522 Fundazioak Irungo Udalarekin etaGipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatutako lehen Osasun Jardunaldien zikloari.

Aurkezpenean Juan Jose Martinez (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko doktorea), PilarLekuona (Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko lehendakaria), Jose Manuel Etxaniz (Albaitaritzan doktorea, Euskalerriaren Adiskideen eta Espainiako Real Academia de Ciencias Veterinarias elkarteen kidea) eta Jose Maria Urkia (Medikuntzako doktorea, EHUko Medikuntza eta Erizaintza FakultatekoMedikuntzaren Historiako irakasle titular numerarioa eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea).

Irun 1522 Fundazioko lehendakariordeak, Nerea Ugartek, azpimarratu zuen “pixkanaka-pixkanaka urratsak ematen ari gara Irunek ahaztu ezin duen eta ahaztu behar ez duen gudu hura gogora ekartzeko. Era berean, koronabirus pandemia iritsi ondoren egiten dugun lehen ekitaldi publikoa da. Hitzaldiak bertan behera utzi behar izan genituen, baina itzuli gara. Laster itzuliko gara hitzaldien hileko zikloarekin eta nobedadeekin”.

Salmenta-puntuak:

  • Amalen Liburudenda (Bertsolari Uztapide kalea, 12, Irun)
  • Mertzeria Geno (Serapio Mugica kalea, 26, Irun)
  • Nerea Ansa ileapaindegia (Joaquin Gamon kalea, 1, Irun)
  • Arzu Liburudenda (Matxin Arzu kalea, 16, Hondarribia)
  • yerobi@irun1522.eus helbidera idatziz.