Ekainaren 7an San Martzialgo Guduaren V. Mendeurrenaren Erakundeak eta Real Academia Matritense de Heráldica y Genealogíak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten, Erakundeak sustatzen duen gomutean ospatuko diren ekintzak antolatzeko.

Real Academia Academia de Matritensek historiaren ikerketan jarduten du. Jakintza zientifikoa zabaltzen dute argitaratzen dituzten urte-liburuen, zenbait monografien eta urtean bitan argitaratzen duten jendarterako aldizkarien bidez. 

Era berean, zenbait ekintza publiko ospatzen ditu, adibidez, urtero egiten den txapelketa akademikoa eta baita zenbait batzar, organismo ofizialek eta erakunde kulturalek eskatutako txostenak egiten ditu. Halaber, erakunde publiko eta pribatuen elkarlanerako hitzarmenak dauzka.

Elkarlanerako hitzarmenaren sinadura Madrilgo Centro de Ciencias Humanas y Sociales del CSIC eraikinean ospatu zen. Irun 1522 erakundearen ordezkariak honakoak izan ziren: Iñaki Arruabarrena Mitxelena (Lehendakaria), Iñaki Garrido Yerobi (Patroia eta Historia-Aholkularia) eta Fernando Rodríguez Insausti (Patroia).

RAMHG-ren ordezkariak, aldiz, honakoak izan ziren: Ernesto Fernández-Xesta y Vázquez (Lehendakaria) eta José Antonio Vivar del Riego (Real Academia Matritense de Heráldica y Genealogíako akademikoa).

Sinatzeko protokolozko ekitaldia eta gero, erakundeen arteko bazkari lasaia ospatu zen.