Ekintzak bost egunez egingo dira Irungo hiriguneko puntu ezberdinetan

San Martzial Guduaren V. Mendeurrena Fundazioak babesa jasotzen jarraitzen du joan den otsailaren 7an aurkezpen ofiziala egin ondoren. Ordutik harrera ona izan du eta horregatik Irun 1522 ekimenak ekintza ezberdinak burutuko ditu datozen asteetan, hurrengo proiektuen berri emateko eta babesak batzen jarraitzeko.

Aurkezpenean jakinarazi zuten dokumentu bat idatzi zutela, erakundeari babesa agertu nahi dioten herritarren aldetik sinadurak biltzeko. Udaletxean sinadurak euskarri gisa aurkeztuz, talde politiko ezberdinek herritarren eskaerari erantzutea nahi da, Irun 1522 erakundeak planteatzen duen hiri-proiektuari bere sostengua emateko. Egitasmoarekin bat egiten duten kultur, gastronomia eta kirol elkarte guztien babesarekin batera aurkeztuko dira.

Irun 1522 Fundazioak hiriko erdiguneko kaleetan ekintzak aurrera eramateko egutegia prestatu du. Egun horietan, erakundeko kide ezberdinek jarraitu beharreko urratsei buruzko azalpenak emango dizkiete herritarrei eta eskuragarri izango dute proiektuari laguntzeko agiria. Horretarako, informazio postu bat jarriko da Irungo gune eta egun hauetan:

– Martxoak 6, ostirala, Mendibil merkataritza-gunearen sarreran, Zabaltza plazako sarreran (17.00-20.00).

– Martxoak 7, larunbata:

  • Urdanibia plazako azokan (10.30-13.30).
  • Fermin Calbeton kalean, autobús geltokiaren ondoan (11.00-13.30).
  • Zabaltza plazan (17.00-20.00).

– Martxoak 9, astelehena, San Juan plazan (11.30-12.30).

– Martxoak 13, ostirala, Mendibil merkataritza-gunearen sarreran, Zabaltza plazako sarreran (17.00-20.00)

– Martxoak 14, larunbata:

  • Urdanibia plazako azokan (10.30-13.30).
  • Fermin Calbeton kalea, autobus-geltokiaren ondoan (11.00-13.30).
  • Zabaltza plazan (17.00-20.00).

Gogorazi behar da, Irun 1522 Fundazioa hiriko hainbat tokitan egongo den egun hauetaz gain, herritarrek ere laguntza eman ahal izango dutela erakundeak Prudencia Arbide kaleko 2. zenbakian (San Juan plazan) duen bulegoan, astelehenetik ostiralera 8.30etik 13.30etara eta 15.30etik 18.30etara.

Informazio-triptikoa

Irun 1522 Fundazioak suposatzen duenari buruzko informazioa eskuragarriago egiteko eta herritarrei ulermena errazteko, informazio-triptiko bat egin da, eta bertan, lau puntutan laburbiltzen dira erakundearen euskarriak. Fundazioak hiriko erdiguneko kaleetan egongo den egunetan triptiko hau banatuko du.

Irun 1522 Fundazioak ‘Irun 1522ko lagunak’ aukera ere jarri du martxan, herritarrek diru ekarpenen bidez babesa batu dezaten. Horretarako, Fundazioaren postuetan eta lokalean izango duten triptiko bat bete beharko dute. Ekarpen horiek egiten dituzten enpresek eta partikularrek zerga-desgrabazioei heldu ahal izango diete, Fundazioa gizarte-intereseko eta mezenasgoko jardueratzat hartzen baita.