San Martzial Guduaren V. Mendeurrena Fundazioak jakinarazten du bertan behera uzten dituela datozen egunetarako aurreikusitako ekitaldiak, COVID-19 euskal lurraldean hedatzea prebenitzeko neurri gisa. Horrela, Rosa Arburuaren ‘XVI. mendeko kontrabandoa Bidasoa aldean’ hitzaldia, gaur osteguna, martxoak 12, 19.30tan aurreikusia, eta martxoaren 13 eta 14ko sinadura bilketa bertan behera geratuko dira.

Gure inguruan COVID-19 kasuak aurrera doala ikusita, Irun 1522 Fundazioak arretaz jarraitzen ditu erakundeek herritarren segurtasuna eta osasuna bermatzeko helburuarekin hartzen ari dituen neurriak.

Irun 1522 Fundazioak apirilaren 15eko konferentziaren inguruan hartuko diren erabakien eta sor daitezkeen ekitaldien berri emango ditu eta bertan behera utzitako ekitaldi horien data berriak zehaztuko ditu.