San Martzial 1go Guduaren V. Mendeurrena Fundazioak ‘1522ko bideetatik’ proiektuan lan egin du azken bi urteetan. Proiektu horrek, gaur egun, 14 ibilbide ditu, Irungo ondare kultural, historiko eta arkeologikoaren gune nagusiak zeharkatzen dituztenak. Iaz egin zuen bezala, Fundazioak Bidatour Bidasoaldeko visita eta txango zerbitzuarekin lankidetzan dihardu berriz ere, bide horietan zehar bisita gidatuak eskaintzeko.

Bisita gidatuak igande honetan, maiatzak 9, 11.00etan, hasiko dira eta datozen lau hilabeteetan (abuztuaren 29ra arte) iraungo dute. Puntu honetan, egin daitezkeen ibilbide askotarikoak nabarmendu behar dira, ibilbide handiagokoak edo txikiagokoak, pertsonen beharretara egokitu daitezkeenak.
Euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren ibilbide gidatuen prezioa 5 eta 10 euro artekoa da (luzeraren arabera) eta doakoa 12 urtetik beherakoentzat. Gainera, jarduera honetan parte hartzen dutenek Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Bono Turismoko deskontuak jaso ahal izango dituzte, 5 eta 10 euroko deskontuak 20 eta 40 euroko gastuaren truke, hurrenez hurren. Bidatour bidez trukatu behar dira.

Bestalde, Covid-19k eragindako egungo osasun-egoera dela eta, taldeak murriztuak izango dira, eta beti egokituko dira erakunde publikoek unean-unean indarrean dituzten murrizketetara.

Egutegi osoa www.bidatour.com helbidean kontsulta daiteke eta erreserbak telefono edo WhatsApp bidez (635 70 87 46) edo bidatour@gmail.com helbidera idatziz egin daitezke.

‘1522ko bideetatik’

Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta, San Martzial 1go Guduaren V. Mendeurrena Fundazioak sustatutako ‘1522ko bideetatik’ proiektuaren helburu nagusia Irungo ondare historikoa ezagutaraztea da, Eusko Jaurlaritzak ‘Babes bereziko edo ertaineko kultura-ondasun’ gisa kalifikatutako monumentu, eraikin eta aztarna arkeologikoei balioa emanez.

Horretarako, Fundazioak 14 ibilbide diseinatu ditu, oinez, bizikletaz eta, kasu batzuetan, autobusez ere egin daitezkeenak, hiriko zein landa-eremuko hainbat eremu zeharkatzen dituztenak. Ibilbide horiek Fundazioaren webgunean kontsulta daitezke (www.irun1522.eus) eta, gainera, Wikiloc plataforman deskarga daitezke, errazago jarraitzeko.

Hiru kilometroko eta bi orduko ibilaldiak (5 euro):

  • Lehenengo ibilaldia: Gazteluzar – Behobia – Faisan Uhartea – Azken Portu (maiatzak 9 eta 23).
  • Bigarren ibilaldia: Urdanibiako Jauregia – Jaizubiako Padurak (ekainak 6 eta 20)
  • Hirugarren ibilaldia: Santiagoko zubia – Behobiako zubia (uztailak 3 eta 4 eta abuztuak 21 eta 22).

Ibilaldi hauek 11.00etan hasiko dira

12 kilometroko eta lau orduko ibilaldiak (10 euro):

  • Laugarren ibilaldia: San Juan – Estebenea – Makatzaga – Aranzate – Urdintso – Ama Shantalen ermita (uztailak 10 eta 11).
  • Bosgarren ibilaldia: Behobiako zubia – Lastaola – Endarlatza (uztailak 17 eta 18 eta abuztuak 28 eta 29).
  • Seigarren ibilaldia, bizikletaz egingo dena: Santiagoko zubia – Santiago kalea – Azken Portu – Faisan Uhartea – Behobia – Lastaola – Endarlatza (uztailak 24 eta 25 eta abuztuak 14 eta 15).

Ibilaldia hauek 9.30tan hasiko dira