2019ko lehenengo asteak izugarri biziak izaten ari dira San Marzial Guduaren V. Mendeurrena fundazioarentzat. 

Honelako proiektu batek dataren eta horren inguruan ospatuko diren ekintzen garrantzia ulertzen duten aliatu estrategikoak behar ditu.

Horretarako, patrono talde batek, fundazioko presidentea buru izanik , Iñaki Arruabarrena, azkeneko egun hauetan bisita ugari egin ditu.

Horien lehenengoa, Agustín Erkizia, Donosita-San Sebastian Campusaren lehendakariordea eta Antonio Casado da Rocha, Gipuzkoako Campusaren proiekzio unibertsitarioaren Zuzendariarekin izan da. UPV-EHU Errektoreordetzaren xedean (Donostia) ospaturiko bilera.

Fundazioaren ekintza ezagutzeaz aparte, FICOBA-en Nazioarteko Historia Kongresu bat 2022ko ekainean elkarrekin antolatzeko aukera aztertzeko kontaktuak hasi ziren.

Erkizia eta Casadori ikaragarri interesgarria iruditu zitzaien ideia eta ondorengo egunetan Vitoria-Gazteiz Campuseko Historia Departamentuarekin lan egiten hasiko gara proiektuaren bidegarritasuna aztertzeko.