Jose Antonio Fernandez Ramirez gasteiztarrak San Martzial 1go Guduaren V. Mendeurrena Fundazioak antolatutako Musika Konposizio Lehiaketaren irabazlea izan da. Honen helburua entitateak erabiliko duen soinu-irudiaren sintonia aukeratzea izan da eta Fundazioak antolatuko dituen ekitaldien berri, prentsaurreko, iragarpen eta ikus-entzunezko piezetan erabiliko du.

Inolako adin mugarik gabeko edozein musikagilek eta edozein herritartasunekoek parte hartu ahal izan dutenen lehiaketa ireki eta publikora bederatzi musika-pieza aurkeztu dira, estatuko hainbat autonomia erkidegotik jasotakoak eta Frantzia eta Argentinatik etorritakoak ere.

Pedro Martínez, director del Conservatorio Municipal de Irún

Irungo Udal Kontserbatorioko zuzendaria den Pedro Martinez epaimahai buruak eta Elixabete Etxebeste eta Jon Aizpurua musikari profesionalek osatu duten epaimahaiek Jose Antonio Fernandez Ramirezen lana aukeratu dute aurkeztutako bederatzi piezen artean, “San Martzial Guduaren V. Mendeurrena Sintonia” izenburua duelarik. Asteazken honetan burutu den prentsaurrekoan, Pedro Martinezek azaldu du “proposatutako helburuetatik egokiena izateagatik eta edozein ekitaldietan erabiltzeko hainbat estilistika aukera edukitzeagatik” lan hau aukeratu dute.

Ciriza (Nafarroa) hirikoa den Jose Javier Goya Aribek aurkeztutako lanak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du, “haurrentzat zuzendutako ekintzetan burutzeko aproposa delako”, Martinezek gehitu du.

Gaur goizean irabazlea nor izan den iragartzeko ospatutako prentsaurrekoan Jose Antonio Fernandez Ramirezek “pozik” dagoela adierazi du bere lana irabazlea atera delako eta geroago 2.500 euroko saria jaso du.

Musikariak “6/8 martxako doinua dela” azaldu du, “konpas batzuetan ezpata-dantzaren irudikoa dela” gehituz.