Aurreko otsailaren 19an, Irun 1522ko jarraigo bat, erakunde-ekitaldi batean aurkeztu zen agintari militarren aurrean, “Siziliako Tertzio Zahar” Infanteria-erregimentuak buruturik, Loiolan kuartelaturik.

Ekitaldia San Martzialgo Guduen historia-testuinguruaren eta xehetasunen deskribapen bat izan zen, Fernando Rodriguez Insaustik (Infateria-koronela eta Irun 1522ko Talde-memoria eta Arkeologia sailaren arduraduna) aurkezturik. 

Iñaki Arruabarrenak hitz batzuk esan ondoren (San Martzial Guduaren V. Mendeurrena Fundazioaren lehendakaria), Alcalde Robles koronelak (Ruiz Olmos Dibisio-jeneralaren faltan erregimentuaren burua dena) eta D. Manuel Ferradas Gomez Koronelak (Defentsa Ordezkariordea Gipuzkoan) Denis Álvarez eta Iñaki Garridok (fundazioaren historia-aholkularia) idatziriko liburua jaso zuten: “Viendo dentro en la tierra a los enemigos. Las compañías de Azcue y Ambulodi frente a las tropas franco-navarras (1521-1524)”

Militarrek interes handia erakutsi zuten guduaren eta fundaziotik antolatzen ari diren ekitaldien inguruan eta beraien erakundeek beharrezko babes guztia emateko konpromisoa hartu zuten.

Ekitaldia kuartelaren bisita atsegingarri eta hamaiketako batekin bukatu zen. 

Hona hemen bidali genituen gutuna Fundazioa aurkezteko:

Jaun Txist Prestua,

Eskutitz honen bitartez 2022. urtera begira irundar talde batek martxan jarri duen proiektu bat aurkeztu nahi dizugu. Urte hura oso garrantzitsua izango da gure udalerriarentzat, San Martzial guduaren V. mendeurrena ospatuko delako orduan. Irunen oharkabean pasa ezin duen urteurrena da hau, dudarik gabe, gudu horrek hirian izan zuen ondorioen garrantzia dela eta (eskutitzarekin aurkituko duzun dokumentuan ikusiko duzun bezala).

Mendeurren hura ospatzeko ‘1522ko San Martzial Guduaren V.Mendeurrena’ Fundazioa sortu dugu, 2019-2022 bitartean ahalik eta mota guztietako ekimen gehien antolatzeko asmoarekin. Helburua San Martzialeko guduaren V. mendeurrena behar bezala ospatzea da. 

Gaur egun ‘1522ko San Martzial Guduaren V.Mendeurrena’ Fundazioa proiektu hau aurrera eramateko ezinbestekoak diren erakunde partikularren zein lekuko, probintziako eta autonomiko instituzioen babesa sendotzen ari da. Hala ere, Fundaziotik uste dugu Armadaren lankidetza ezinbestekoa dela ere. Gure asmoa ospakizuna aurrera eramateko Defentsa Ministerioaren eta Armadaren Historia eta Kultura Militarreko Institutuaren babesa eta lankidetza lortzea da. Baina aukera hau aprobetxatu nahi dugu zurekin, San Martzialeko Dibisioaren Buru Nagusi zarenez, elkarrekiko lankidetza bat martxan jartzeko, 1522ko San Martzial Guduaren V. Mendeurrenaren ospakizuna ahalik eta maila altuenean kokatzeko.

Eskutitz honekin batera aurkituko duzu San Martzial guduaren inguruko informazioa jasotzen duen dokumentu bat, baita aipatutako proiektuaren xehetasunak biltzen dituen aurkezpen bat.

Proiektu hau zure interesekoa izango delakoan, agur esaten dizut.

Argazki gehiago gure Flickr-ko albuman