San Martzial Guduaren V. Mendeurrena Fundazioak eta Construcciones Moyua enpresak Kultura-babesletzako Hitzarmen bat sinatu dute orain dela gutxi.  Era honetan, aipatutako enpresak Fundazioaren kirol programak zein kultur jardunaldiak babesteko konpromisoa hartu du, bere irabazien zati bat horietara zuzenduko dituelarik. 

Hitzarmen honek urte bateko iraupena izango du, bi aldeak ados egonez gero luzatuko bada ere. 

Construcciones Moyua enpresaren inguruan

Eraikuntza sektorean 80 urte baino gehiagoko esperientzia duen empresa da Construcciones Moyua. Etengabe handitzen ari den empresa da hau, enpresaren etika, bezeroarekiko konpromisoa, berrikuntza, segurtasuna eta ingurumenarekiko konpromisoaren ondorioz. Negozio lerroen eta  eremu geografikoen dibertsifikazioa dira gaur egun bere plan estrategikoaren oinarriak. Bere giza-taldea, enpresaren aktibo garrantzitsuena, sentimetu korporatiboarekin lan egiten du baterako eta koordinatutako antolaketa batean etorkizunean enpresaren espiritua mantentzeko erronkarekin. 

San Martzial Guduaren V. Mendeurrena Fundazioaren inguruan

San Martzial Guduaren V. Mendeurrena Fundazioa  pasa den urtean sortu zen 1522ko ekainaren 30ean leku izan zuen San Martzial guduaren bosgarren mendeurrena Irunen ospatzeko asmoz. Helburu honekin antolatuko ditu emendik aurrera eta 2022. urtera arte Bidasoa eskualdeko biztanleria guztiari zuzendutako mota ezberdinetako ekimenak. 

Fundazioak Irungo izena gure mugetatik kanpo eraman nahi du ere, ekimen horiek eskualdetik kanpo oihartzuna izan dezaten, hiria leku turistiko batean bihurtuz.