Gazteluzar gazteluan aurkeztu da gaur goizean orain dela gutxi eratu den San Martzial Guduaren V. Mendeurrenaren Fundazioa. Prentsaurrekoan Fundazioaren lehendakariak, Iñaki Arruabarrena Mitxelena, eta historia-aholkulariak, Iñaki Garrido Yerobi, parte hartu dute.

Irundar talde batek orain dela urte bat martxan jarri zuten proiektu baten emaitza da Fundazio hau, eta gure hiriarentzat hain garrantzitsua izan zen gertakari historiko horren -1522. urteko San Martzial gudua- 500 urteurrena ospatzea du helburu, jende guztiak ezagutu dezan zer gertatu zen urte horretan.

Horretarako, hemendik aurrera eta 2022. urtera arte, hamar sailetan banatu den Fundazio honek mota askotako ekitaldiak antolatuko ditu, hiritar guztioi zein eskualdeko merkataritza, ostalaritza eta bestelako Elkarte eta erakundeei zuzendutakoak. Ekimen horien artean aipagarriak dira EHU-arekin batera ikerketa beka baten sustapena, Gazteluzar gazteluaren errestaurazioa (ahal den neurrian), Historiaren Nazioarteko Kongresu bat eta ikastoletan eskainiko den pakearen inguruan dibulgaziozko programa bat. Baita hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta guduaren birkreazioak, besteak beste.

Hurrengo lau urteotan aurrera eramango diren ekitaldi hauek proiektu honen oinarria baina ez dira. Izan ere, Iñaki Arruabarrenak azaldu duenez, “Fundazioan hiritar guztiek proiektuan parte hartzea nahi dugu. Horretarako, gaur aurkezten dugun www.irun1522.eus webgunean interesgarriak izan daitezkeen ekimenak proposatzeko atal bat dago, eta edonork egin dezake proposamen bat”.

Fundazio honen helburu da, aldi berean, Irungo izena gure mugetatik kanpo entzun dadila, baita antolatuko diren ekimenek beste udalerrietako jendea gure hirira  erakar ditzaten.

Fundatzaileak:

Bestalde, aipatu behar da proiektu hau errealitate bat dela eskualdeko zortzi enpresei esker. Izan ere, horiek izan dira erakunde honetako fundatzaileak, proiektuarekin hasteko beharrezkoa zen dirua eskaini baidute. Honako hauek dira enpresa horiek:

  • AUIF
  • ALKAIN
  • CONSTRUCCIONES MOYUA
  • GALBAR EUSKADI ( NACEX)
  • TXEPETXA GURPILAK
  • FOR VERTIZ
  • GUITRANS FUNDAZIOA
  • ATALAIA HOTELA
  • IRUNGO KASINOA

Fundazioaren patronoei zein sailei dagokionez, honako hauek dira:

Sailak:

  • Idazkaritza
  • Diruzaintza
  • Komunikazioa
  • Aholkularitza Historikoa
  • Historia
  • Memoria Kolektiboa – Arkeologia
  • Irun 2022 Instituzionalizazioa
  • Garai horretako elementu eta erakininen
  • Musika eta ikuskizunak
  • Gastronomia eta Osasuna

Patronoak:

  • Lehendakaria: Iñaki Arruabarrena Mitxelena
  • Lehendakariordea: Nerea Ugarte Imaz
  • Idazkaria: Ainhoa Irastorza
  • Idazkariordea: Ricardo Campo
  • Diruzaina: Agustín Aparicio
  • Aholkulari Historikoa: Iñaki Garrido Yerobi
  • Bokalak:
    • Fernando Rodríguez
    • Alberto Buen
    • Iñaki Álvarez
    • Nagore Larrión
    • Ania Martínez

Pasa den astean, fundatzaileek eta patronoek Fundazioaren fundazio akta sinatu zuten notario aurrean Atalaia Hotelean. Haiekin batera egon zen Irungo Alkatea, Jose Antonio Santano, zein udal talde politiko ezberdinetako bozeramaile batzuk. Akta hura Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailan dago jada eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da berehala.

Azkenik, aipatu behar da Fundazioak antolatu duen lehen ekintza abenduaren 19an ospatuko dela, 19.00etan Irungo CBA Liburutegian. Iñaki Garrido eta Denis Álvarez Pérez-Sostoak idatzitako eta Udalak argituratutako “Viendo dentro en la tierra a los enemigos. Las compañías de Azcue y Ambulodi frente a las tropas franco-navarras (1521-1524)” liburuaren inguruan hitzaldi bat izango da.

Hemendik aurrera, Fundazioarekin zerikusia duen informazio guztia webgune hontan zein sare sozialetan agertuko da.