Ostegun honetan, 19.00etan Carlos Blanco Aguinaga Udal Liburutegian, ‘San Martzial inguruko osagai musikala. XVI.-XX. Mendeak’ hitzaldia ospatuko da eta Lidia Arregui Gurruchaga irundar musikologoak eskainiko du. Ekitaldi hau azken hilabeteetan Irun 1522 Fundazioak aurrera eramaten ari den serie historikoaren barruan kokatuta dago.

Hurrengo osteguneko ekitaldian, San Martzial inguruaren osagai musikala ekingo da, historian zehar musika militarrak gorte desberdinetako lan musikaletan barneratu dituen influentzietatik.. Gainera, gaur egun Musika Bandak ekainaren 30ean, San Martzial eguna, jotzen dituen piezak napolear musikak markatu dituen azpimarratuko da.

Mendeetan zehar hainbat influentzia ezberdin jaso dira Irun mugako hiria dela eta, baina musikalki, XIX mendeko frantziar musika militar influentziak ekainaren 30ean Musika Bandak jotzen duen musika adigarri markatu ditu.

Lidia Arregui Gurruchaga

Lidia Arregui Gurruchaga, irundarra eta Donostian 1982ko urriaren 7an jaioa dena, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Musikologiako Graduko ikasketak bete ditu. Gainera, 2003tik 2015era hainbat osagarrizko formazio kurtsoak egin ditu, hala nola “Preparación mental para músicos” eta “De Scarlatti a Berio un itinerario a través del repertorio para piano”.

Nafarroako Unibertsitsate Museoan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orquesta Sinfonicarekin batera, aurkezpen didaktiko bat egin du eta hainbat ikastetxeetan Musikologiari buruzko hitzaldiak eman ditu.


EGUNERAKETA: hitzaldiaren bideoa gehitzen dugu.