V. ehunkadako Fundazioaren eskutik esan dezakegu Irunen eman zen San Martzialeko guduari buruzko ekitaldiak egongo direla: horietako bat batailaren irudikapen erreala izango da.

Hurrengo lerroetan aurkituko dituzue Europa mailan ematen diren oroitzapenen adibide batzuk, gurea nola izango den imajinatu ahal izateko.
Guduek izendatzaile komun bat dute: XV-XVI. mendeen artean eman ziren guztiak, San Martzialeko 1. batailaren garaia bezala.

1. Boswortheko gudua (1485)

Lehenengo oroitzapenean, Boswortheko guduarekin topatzen gara (1485). Hau Bi Arrosa batailaren barruan kokatzen da, eta gudu erabakitzailea izan zen: York eta Lancaster leinuen artean nork eskuratuko zuen Ingalaterrako tronua esku zegoen. Yorken partaideetako bat Ricardo III. zen (Plantagenet dinastiako azken erregea), bestalde Lancasterreko leinuan Enrique Tudor zegoen (geroago Enrique VII. izango zena). Guduaren amaieran, Boswortheko batail-eremuan Ricardo III. hil egin zen eta ondorioz, Tudorren dinastiaren hasiera eman zen.

Gudu hau ospatzeko, Boswortheko bataila-eremuaren inguruan bisita gidatuak ematen dira urtero Mike Ingramen eskutik: Ingalaterran ezaguna den idazlea, Erdi Aroko historiako akademikoa eta gida turistikoa. Bestalde, guduaren antzezpen bat egiten da, jantziak, armak eta pertsonaia berdinak kontuan izanik. Azkeneko urtean dokumental moduan kapturatu zituzten guduaren gertakari guztiak, hiritarrei jakinarazteko zer izan zen Boswortheko gudua eta honen balioa nabarmentzeko.

Beste proposamen interesgarri bat bataila-eremua maketa baten bidez irudikatzea da, non margoketen eta maketazio tekniken gaiaz adituek parte hartu zuten. Azkenik, XV. mendeko historiako ikertzailea eta idazlea, Nathen Aminek, Tudor leinuaren botere-hartzearen hizketaldi bat eskaini zuen.

2. Lepantoko gudua (1571)

Bigarren oroitzapena Europako historian emandako gertakizun garrantzitsuenetariko bat da, zehazki Greziako Náfpaktos hirian 1571. urtean. Gudu honetan otomandar Inperioa eta Liga Santa aurre egin zuten. Liga Santak, luralde batzuen baturarekin, koalizio katoliko bat osatzen zuten: Espainiako Erreinua, Pontifikal Estatuak, Veneziako Errepublika, Maltako Ordena, Genovako Errepublika eta Savoiako Duketza.

Liga Santak lortutako ontzi-indarrari esker, otomandar Inperioari garaitu zuten Austriako Juanen aginduetara. Otomandarren 30 galerak bakarrik salbatu izan zirelako, Inperioaren hedapena Mediterraneoko lurraldeetatik alde batera geratu zen.

Bitxikeri bat bezala, Miguel de Cervantesek Lepantoko guduan parte hartu zuen. Baina zoritxarrez, ezkerreko besoan tiro bat eman zioten eta hau erabilezina bihurtu zen. Horregatik, Miguel “Lepantoko besomotza” bezala ezaguna da eta bizipen honek hainbeste markatu zuen bere bizitza, “On Kixote Mantxakoa” liburuan idatzi zuena.

Irailero Nafpaktoseko hiriak ontzi-bataila irudikatzen du, Lepantoko Guduaren garaipena ospatzeko. Gainera, beste jardunaldiak ematen dira: nabigazio lehiaketak, itsasoko batail-eremuaren esposizioa miniaturan irudikatuta, garaiko testu historikoen irakurketa eta gazteluaren eta Nafpaktoseko Botsari museoaren inguruko bisita gidatuak. Ospakizuna Santa Meza eta hiria ibiltzen duen prozesio batekin bukatzen da.

3. Empeleko gudua (1585)

Azkeneko oroitzapena, eta ez horregatik garrantzi gutxiagorekin, Zamorako Empeleko gudua da (1585). Honetan espainiako Inperioko armadak Holandan altxatutako probintzien kontra borrokatu zuen, non azkenean Espainia irabazle gelditu zen. Gudua Laurogei Urteko Batailan kokatzen da: Herbeheretako Hamazazpi Probintziak (gaur egun Belgika eta Luxemburgo) bere brujabearen aurka altxatu ziren, Espainiako erregea zena ere.

Flandeseko guduan Zamorako Tertzio Zaharrak Bommeleko irlan borrokatzen ari zela, armen eta janariaren gabeziarekin eta gaixotasun pilarekin topatu ziren. Baina abenduko 8an espainiako Inperioak Sorkunde Garbiaren taula bat aurkitu zuen, eta nahiz eta desabantailan egon herbeheretarrekin konparatuz, haien aurka joan ziren eta guduko irabazleak izan ziren.

Momentu hortik aurrera, Sorkunde Garbia espainiar Tertzioen (gaur egun espainiar Infanteria) zaindaria izendatu zuten. Horregatik, urtero abenduak 8 espainiako nazioko jaieguna da.

Empeleko Miraria irudikatzeko, Dueroko ibaia Mosa ibaian eta Pelambreseko hondartza Bommeleko uhartean bihurtzen dira. Lantzarien, rodeleroen eta arkabuzarien gertakariak berregiten dituzte: nola espainiarrek holandako tropak garaitzen dituzte. Hobeto imajinatzeko nolako izan zen gudua, Urrezko Mendeko arropak, kaskoak, bular-oskolak, ezpatak, kanoiak eta gainerako materialak erabiltzen dituzte. Zamorako hiria XVI. mendeera transportatzen da.